Logo Cabecera

Arkitektura Hiztegia

Arkitektura Hiztegi honen helburua da arkitekturaren esparruan diharduten profesionalek eta ikasleek euskaraz jarduteko izaten dituzten oztopoak gainditzeko funtsezko baliabidea izango den erreferentziazko hiztegi adostu, zabal, kontsultaerraz, ezagun eta eguneratu bat osatzea.

Proiektua urtez urte hazten ari da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza Sailburuordetzaren konpromisoari esker, bai eta arkitekturaren arloko adituen eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroko terminologia-profesionalen arteko lankidetzari esker ere.

Gaur egun 5.088 fitxa terminologiko inguru ditu hiztegiak. Fitxa terminologiko bakoitzean kasuan kasuko kontzeptuarentzat proposatutako euskarazko eta gaztelaniazko ordainak ageri dira, arkitekturaren barneko jakintza-arloen arabera sailkatuta. Gaur egungo bertsioan honela banatuta daude fitxa terminologikoak:

- Lurralde-antolamendua atalean: % 8

- Hirigintza atalean: % 18

- Eraikuntza atalean: % 74